Zer da Oliflix?

Oliflix aparteko oliba-olio birjinaren laborantza eta artisau-elaborazioan ditugun sustraienganako grina da, produktu natural gisa; gure arbasoei leial izaten saiatzen gara, haien jakinduriarekin, eta lan ona jarraituz, olibondo ekologikoen laborantzan eta elaborazioaren artisautzan. Talde gazte eta dinamiko baten emaitza da, artisau-sistema puruaren tradizioei eusteko egiten dugun lana partekatzearen ilusioarekin.

Errotarekin batera, oliba-olioa egiteko ohiko sistemak berreskuratu ditugu, eta, lan horren ondorioa, oliba-olio birjina estra artisaua da, granito-harriekin eta prentsa hidraulikoekin egina.

Gainera, artisautzako oliba-olio birjina estraren aldaera ekologikoa dugu. Mota hori laborantza ekologikoko olibondoetatik dator, ez baitzaie inolako plagizidarik edo sintesi-abonurik isurtzen.

Oliflix, hurbilago

Oliflix-ek eskaerak zuzenean bidaltzen ditu etxera errotatik. Eroso, erraz eta Oliflix-en berme osoarekin. Jar zaitez gurekin harremanetan, eta olio honetaz familian zelan gozatu azalduko dizuegu.

Gure produktu-katalogoa produktuen orrian ikus dezakezu.
Ikusi, halaber, Oliflixen iritziak.
Olifixi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi nor garen.

Albisteak/Gaurkotasuna

- 07/07/2021 -

London International Olive Oil Competitions LIOOC Brontzezko Saria eman digu Oliflixi, egiten dugun oliba-olio birjina estraren kalitate bikainagatik.
Kalitatea, alde batetik, bere lehengaian, oliban eta, bestetik, olioaren elaborazio prozesuan oinarritzen da.
Oliba-olio modu artisauan eta ohiko makineria erabiliz egiteagtik, Oliflix enpresa berezia da, ia bakarra Europan, eta eman dioten sariaren merezitzailea.

- 21/05/2019 -

Olive Oil Times-ek NYIOOC Zilarrezko Saria eman digu Oliflixi, egiten dugun oliba-olio birjina estraren kalitate bikainagatik.
Kalitatea, alde batetik, bere lehengaian, oliban eta, bestetik, olioaren elaborazio prozesuan oinarritzen da.
Oliba-olio modu artisauan eta ohiko makineria erabiliz egiteagtik, Oliflix enpresa berezia da, ia bakarra Europan, eta eman dioten sariaren merezitzailea.

- 10/04/2019 -

Olibondoak kimatuz, adar berriek fruitu preziatua, olibak, sor diezaguten.